Zulaika Finantza Management-a

Aurrerapena

“Likidotasunaren beharrei, horren kostuari eta arriskuari aurrea hartzea funtsezkoa da zure enpresaren egonkortasunerako.”



1/

Diruzaintzako aurreikuspena

Zure enpresaren kobrantzak eta ordainketak behar bezala kudeatzen direla ziurtatuko dizuten diruzaintza-planak garatzen lagunduko dizu ZMFk.

Epe laburrerako hainbat finantziazio-aukera eskaintzen dizugu, unean une beharrezko likidotasuna eta etorkizuneko beharrak bermatuko dizkizutenak. Nolanahi ere, aukera bakoitzaren kostua eta arriskua aztertuko da.

Zehastasuna

“Zure enpresaren kostuen osaera zehatz-mehatz ezagutzeak produkzio-prozesuak hobetzeko eta negozioaren errentagarritasuna areagotzeko aukera emango dizu.”



2/

Errentagarritasuna eta kostuak

Zure negozioaren kostuen osaera ezagutzea oso lagungarria izango zaizu errentagarritasuna gehitzeko. ZMFk eskaintzen dizkizun zerbitzuen artean daude: gastu finkoak eta aldakorrak argi eta garbi bereiztea; egitura-kostuak murriztea; produktu/zerbitzu baten errentagarritasuna kalkulatzea; eta emaitza hutsaltzen duten azpi-jarduerak eta produkzioaz kanpoko gastuak identifikatzea.

Oreka

“Enpresa baten osasuna haren Balantzearekin neurtzen da. Guk Balantzea orekatzen laguntzen dizugu.”



3/

Kontabilitate-azterketa

Balantzeek eta emaitzen kontuek osatzen dute zure enpresaren “argazkia”. Horiek dira bankuekin, bazkideekin, hornitzaileekin, bezeroekin, administrazioekin eta abar merkataritza-harremanak ezartzeko aurkezpen-gutuna. Horretarako, ZMFk adierazle eta ratio nagusienak aztertzen ditu (kaudimena, zorpetzea, ROE, ROA, EBITDA…), eta, hala, zure negozioaren puntu sendoak eta ahulak hauteman eta bidezko konponbideak bilatu ahal izango ditu.